
Partida ia perfektua jokatuta, final-zortzirenetarako txartela eskuratu du Peio Etxeberriak Logroñon. Pilotari bakoitza bere enpresaren atarikoa jokatzetik zetorren eta ez zegoen, partida hasi aurretik behintzat, faborito garbirik, baina Aspeko aurrelaria oso nagusi izan da.
Zabalean egindako dejada on batekin Asier Agirre aurreratu bada ere, Baikokoak buruz burukoa zein krudela izan daitekeen sufritu behar izan du Lehen Mailakoan bere lehen parte hartzean. Izan ere, saketik hasita, Peio Etxeberria oso nagusi izan da jokoaren alor guztietan eta Agirrek berak aitortu bezala, «koloreak atera» dizkio. 7-2koan sakez egindako pasa kenduta, partida ia perfektua jokatu du Zenotzeko aurrelariak; sakez min asko egin eta piloteoan ere aurkaria baina freskoago agertu da. Gainera, oso zentratua aritu da, aipatutako pasaz harago beste pilota bakarra huts egin du eta aitaren batean partida bere aldera eraman du (3-17), nahiz eta tanto batzuk piloteatuak izan.
Asier Agirrek apenas izan du markagailua apur txukuntzeko aukerarik eta porrot mingarri honekin eman behar izan dio amaiera bere parte hartzeari Buruz Burukoan.

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde
