
Ostegun goiz honetan Bilboko kaleetan manifestazioa egin dute Bizkaiko kiroldegietako langileek euren borroka gizarteratzeko. LAB sindikatuak bere webgunean idatzitako oharrean azaltzen duenez, hitzarmenaren negoziazioaren inguruan sortutako mobilizazioak eragina izan dute kanpoko igerileku eta udako ikastaroetan.
Azaltzen dutenez, «helburua ez da inongo momentutan izan erabiltzailea kaltetzea, baina 30 urte baino gehiago duintasunik gabeko lan baldintzekin eta 16 hilabete negoziatzen aritu ondoren aurrera pauso bat eman beharrean ikusi dugu gure burua».
LAB sindikatuak salatzen duenez, «patronalak ez du onartzen sektoreak bere eskubideak aldarrikatzea: aldibaterakotasuna langileak behartzeko tresna moduan erabiltzeaz gain, lanpostuak ordezkatzen ditu, azken orduan aldatzen dituzte ordutegiak, langileak galdekatu egiten dituzte eta udako orduak eduki eta lanuzteak jarraitu dituztenek izateari utzi diote».
Ostegun honetan bigarren greba eguna egin dute. Negoziazio mahaia osatzen duten LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon CEBEKetik hasita, Arriagako plazaraino. Ibilbidean zehar, zumba eta dantza bezalako jarduerak egin dituzte Bilbao Kirolak edota Bilboko Udalaren aurrean.
«Nagusiki diru publikoz finantzatzen diren sektore hauetan dagoen aldi-baterakotasun eta partzialitate tasa altuekin amaitzea guztioi dagokigun aldarrikapena da. Hortaz, ulerkorrak izatean eta babesa eskatzen ditugu gure lan baldintza duinak lortu ahal izan arte», azpimarratzen dute oharrean.

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

Aitzol Gogorza presoak askatasuna berreskuratu du 26 urteren ondoren

Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda
