
Etxeratek gaur jakinarazi duenez, Iñaki Reta elorrioarra Paris aldeko Fresnesetik Mont de Marsango espetxera ekarri dute. Honekin senide eta lagunek bisitatzeko egin beharko duten bidea dexente motzagoa izango da: 1.300 kilometro inguru, gutxiago joan eta etorriaren artean.
Erabaki honekin, gainera, urte askotan beti euskal presoak giltzapetuta izan dituen Fresneseko kartzelan honetan jada ez da bat bakarra ere gelditzen.
Euskal presoen bi herenetik gora gerturatu dituzte frantziar agintariek, laster bi urte beteko dituen hurbiltze prozesu honetan: hamahiru daude Lannemezanen eta beste hainbeste Mont de Marsanen. Retarekin batera, hauetxek dira gaur egun Landetako espetxean: Aitzol Etxaburu, Asier Ezeiza, Zigor Garro, Ibon Goieaskoetxea, Xabier Goienetxea, Luis Iruretagoiena, Fermin Martinez, Jurdan Martitegi, Ander Mujika, Ekaitz Sirvent, Igor Suberbiola eta Josu Urbieta.
37etatik 11 dira, aldiz, oraindik urruti direnak. Gertuxeago dituzte Joseba Fernandez eta Ion Kepa Parot (Mureten, 370 kilometrotara) eta Jakes Esnal (Saint Martin de Re-n, 490 kilometrotara). Baina etxetik ia 1.000 kilometrara daude Josu Urrutikoetxea (La Santé), Izaskun Lesaka, Ainhoa Ozaeta eta Iratxe Sorzabal (Reau), Alaitz Areitio (Rennes), Alaitz Aramendi, Lorentxa Beyrie eta Itziar Moreno (Roanne). Ikusten denez, ia guztiak emakumeak dira.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani
