«Magikoa izan zen Bilboko Kafe Antzokian Hertzainak taldeko kideek ‘564’ kantua jo zuten unea». Hau errepikatu egin nahi dute, eta horretarako Josu Zabala Otxandion egongo da abenduaren 24an kantua kantatzeko prest.
«Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde bete dezagun plaza kantuz», adierazi dute @ohe_hutsak sare sozialen bitartez. Jendea animatu eta bertaratzen diren guztiek, Zabala gidari dutela, errepresaliatu politikoen etxeratzearen aldeko aldarria eginen dute. «Ia azken aldia den eta kanta hau historiara pasa dezakegun», adierazi du Zabalak.
Magikoa izan zen Bilboko Kafe Antzokian Hertzainak taldeko kideek 564 kantua jo zuten unea.
— Ohe Hutsak #246OheHuts (@ohe_hutsak) December 10, 2019
Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde bete dezagun plaza kantuz.
Josu Zabala Otxandion egongo da abenduaren 24an kantua kantatzeko prest.#246OheHuts#FreeThemAll pic.twitter.com/PXa8OvtmLc
Bilboko Kafe Antzokian ere jo zuten abesti bera irailaren 17an, eta bideoak azkar zabaldu zen sareen bitartez, orduko letrak egunerokotasuna duela agerian jarriz.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

