Gogotsu sartu dira itsasoko uretan Angeluko hondartza ezagunenera hurbildu diren bainulariak. Neguko hotzari aurre eginez Kantauri itsasoko olatuen artean murgildu dira.
Xanpainarekin ospatu dute ondoren, albornoza gainean, bainua hartutakoak animatzera hurbildu zaizkien adiskide eta familiak lagunduta.
Ekimena denei irekia da, eta hondartzaren zabalera handiari esker, inolako kopuru mugarik gabe. Horregatik, eta urteekin biltzen ari den arrakastari loturik, ehunka dira bertaratzen diren pertsonak.
Antolatzaile eta laguntzaileak
Urteekin hitzordu saihetsezina bilakatzen ari da Angeluko Herriko Etxeak eta Amodio Ganberako martxantek 2016tik antolatzen duten bainua. Hondartzetako sorosleen elkarteak ere bat egin du ekimenarekin, eta bainurako bereziki ezarritako behatoki batetik bainularien segurtasuna zaindu dute.

La Diputación de Araba sanciona a Sarrea e impide realizar campamentos en Bernedo

Macrorredada en Iruñea con 28 detenidos por las protestas ante el acto de Vito Quiles

Cinco forales mueren en un accidente en la AP-8 en Elgoibar, en la bifurcación con la AP-1

Euskal Udalekuak afirma que el campamento de Bernedo se hará, pese a los rumores de prohibición
