
EH Bilduk, Iruñeko Udalean duen udal taldearen bitartez, hiriko ikastetxeetako jolastokietan jolas guneak birmoldatzeko plan integral bat bultzatzeko ekimena aurkeztu du, batzordean eztabaidatzeko. Koalizioa hiru fasetan bereizi du proposamena. Alde batetik, ikastetxe bakoitzeko eskola komunitatearekin batera diagnostiko bat egitea proposatu du, kanpoko espazioen eta jolas espazioen egoera orokorrari buruz. Ondoren, esparru horietarako hobekuntza proposamenak jasoko lirateke, eta horiek izango lirateke, hirugarren fase batean, birmoldaketa plana egituratzeko oinarria.
Diagnostikoaren eta proposamenen bilketaren fasea urteko lehen lauhilekoan garatuko litzateke, eta planaren idazketa, berriz, urtearen erdialderako amaituta egon beharko luke, aurrekontu-zuzkidura gisa, 2020ko IFSen bidez «lehentasunez» finantza litezkeen jarduerak egiteko.
«Jolastokiak elkarrekintzarako gune zabalak dira, eta haurrak ordu askotan sartzen dira horietara ikasturtean zehar. Haur bakoitzak bere garapen mental, fisiko eta sozialerako funtsezkoak diren alderdiak bere borondatez ikasi eta garatzen dituen lekuak dira», adierazi du EH Bilduk ohar baten bidez. Hala, jolastokia «kirol mugatuak praktikatzeko prestatutako espazio asfaltatu bakar» gisa ez hartzea proposatzen da, eta guneka antolatutako erabilera anitzeko eremu bihurtzearen aldeko apustua egin du.
Hegoalde edo Bernat Etxepare EPko zentroetako adibideak jarri ditu eredu gisa. Harea eta kutxa eremuak, ibilbide eta labirinto eremuak, desnibel eta muino eremuak, txabola eta tunel eremuak, sozializazio eremuak mahai eta aulki zirkuluekin, eta kirol eremuak, kalistenia edo eskalada bezalako kirolak edo tradizionalagoak dituztenak, hala nola kanikak edo lurrean margotutako jokoak. «Funtsezkoa da hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa bultzatuko duten politiketan aurrera egitea, eta, horretarako, baliabideak inbertitzen eta proposamenak berritzen jarraitu behar da, ahalik eta kalitate handieneko hezkuntza-zerbitzua eskaintzen dela bermatzeko».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
