
Joan den astean Navarra Sumak kalejirak kaleetatik joatea debekatuko zuela iragarri zuen. Debeku horri erantzuteko gaur EH Bilduk proposamen bat aurkeztu du Presidentzia Batzordean. Proposamena aurrera atera da EH Bildu, PSN eta Geroa Bairen botuekin eta Navarra Sumak ezezkoa eman du.
«Adierazpen horren bidez, ikastetxe batzuetako inauterietako kalejira bezalako ekimenak gauzatu ahal izatea bermatu nahi da, eta, horrekin batera, bigarren puntu bat ere badago. Ibilbideen segurtasuna zaintzen lagun dezaketen boluntario-taldeak bultzatzea proposatzen da, bai eta ibilbideok egiteko behar diren irizpideak eta materiala ematea ere», azaldu du talde soberanistak. Honekin batera, bolondres hauek Udaltzaingoaren partetik formazioa jasotzea eskatzen da, auzoetako Polizia Komunitarioaren ildoan kokatuz.
«Egiaztatu dugu eskaera batzuk ukatu egin direla aurreko hamabost eguneko epetik kanpo egiteagatik, eta beste batzuk baimendu egin direla. Labairu jaunak, Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, kasu horietan aldez aurreko telefono-dei bat dagoela justifikatu izanak diskrezionalitaterako ate arriskutsu bat irekita uzten duela iruditzen zaigu», dio onartu den idazkiak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun
