
Euskal Garagardoaren Elkarteak Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektibo berria aurkeztu du gaur ostiralean, BECen ospatzen den Gustoko Azokan. Javier Ortega Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakaria izan da horren arduradun.
Ortegak azaldu duenez, «Euskadiko garagardo sektoreko kideak batzeko beharrak bultzatuta» sortu zen Euskal Garagardoaren Elkartea 2014an eta ordutik izan dute gaur argia ikusi duen marka kolektiboa sortzeko helburua. «Bertako ekoizpena bultzatuz lanpostu sorrerari, jasangarritasunari eta gure inguruko ekonomiaren garapenari laguntzen diogu», azaldu du.
Elkarteko lehendakariaren esanetan, «sektorearen eta kontsumitzailearen babesa bermatzea» ere izan dute jomuga. Izan ere, «jatorria eta kalitatea» dira Euskal Garagardoa - Basque Beer markak bermatu nahi dituen bereizgarriak. Elkartearen eta markaren inguruko informazio guztia web atarian edo sare sozialen bitartez jaso daitekeela adierazi du, «izan ere, markaren zabalkundea da etorkizunera begira dugun erronka nagusia».
Gaur egun 12 elkartekidek osatzen dute Euskal Garagardoaren Elkartea eta horiek dira, hain justu, Euskal Garagardoa - Basque Beer marka erabiliko dutenak. Hala ere, elkartekide berriak erakartzea da etorkizuneko beste nahietako bat. Elkarteak euskal garagardogileentzat «laguntza tresna» izatea du xedetzat, bai gaur egun dauden ekoizleentzat eta bai etorkizunean sortuko direnentzat.
Honakoak dira, gaur egun, Euskal Garagardoaren Elkarteko bazkideak: Baias, Boga Garagardoa, Gar&Gar, Olañeta, Maiken Brewery, La Salve, Pagoa, Txorierri Garagardoak, Urban Beer!, Etxeandia, Basabe eta Orbea Pilsner.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
