
«Ofiziala da, bariku arratsaldetik sintomekaz nabil (sukarra ta eztul lehorra) eta gaur iritsi jaku azterneta epidemiologikoaren konfirmaziñoa. Koronabirusa da», iragarri du Itziar Ituño aktore basauritarrak Instagramen.
«Nire kasuan arina da ta ondo nago baina oso oso kutsakorra eta super arriskutsua ahulago dagoen jendearentzako», gogorarazi du. Hori dela-eta, segurtasun neurria hartzearen garrantzia azpimarratu du. «Hau ez da tontakeria, izan konsziente, ez hartu arinkeriaz, hildakoak dauz eta bizi asko jokoan eta ondiño ez dakigu noraiño helduko dan kontua, beraz, arduratsuak izateko txertoa ipinteko garaia da danon hobebeharrez», adierazi du basauritarrak.
Era berean egun hauek «elkartasun garaia» direla nabarmendu du aktoreak. Honela, etxean geratzeko deia egin nahi izan du eta ingurukoak babestearen garrantzia errepikatu. «Orain 15 egun berrogeialdi eta aurrerago ikusiko da. Zaindu zaitezte!», amaitu du Ituñok.
Ordu gutxitan 150.000 like baino gehiago pilatu ditu aktorearen mezuak eta dagoeneko 5.600 babes mezutik gora ere helarazi dizkiote Ituñori. Bi milioi eta erdi jarraitzaile ditu bizkaitarrak aipatutako sare sozialean.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

