
14 urtetik beherakoak kalera irteten hasi dira gaur. Baldintzak jakinak dira: egunean ordubetez eta etxetik kilometro batera. 09.00etatik 21.00etara atera ahalko dira kalera.
Nagusi batekin irten beharko dute. Gurasoa edo tutorea ez den zaintzaile batekin ere joan daitezke, betiere haiek idatzitako baimenarekin. Hasieran, Gobernuak haurrek etxekoekin joan beharko zutela esan bazuen ere, azkenean zaintzailearen aukera onartu du. Edozein kasutan, gehienez, hiru haur joan daitezke elkarrekin.
Jakina, segurtasun neurriak mantendu behar dituzte distantziari dagokionez. Alegia, ezin daitezke beste haur batzuekin elkartu. Maskarak eramatea gomendagarria da, baina ez derrigorrezkoa.
Etxetik hurbil egin beharko dute pasiera (kilometro bateko distantzia), eta parketan eta berdegunetan ibili ahal dira, baina ez horietan egon daitezkeen zabu edo kirol guneetan.
Zer gertatzen da 15-17 urteko nerabeekin? Nagusiak dauden bezala segituko dute. Premiazko erosketak egitera atera daitezke, baina, adingabeak direnez, gurasoen baimena beharko dute
Ipar Euskal Herrian, koronabirusak behartutako konfinamenduaren hasiera-hasieratik irten ahal izan dira haurrak etxekoekin ariketa fisikoa egitera.

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

Duelo por la joven artista fallecida en Nabarreria y preocupación por las dos heridas en la UCI




