
LAB, ELA eta Steilas sindikatuek Haurreskolak Partzuergoko itzulera planean «haurrak erdigunean jar ditzaten» eskatu dute. Sindikatuek «negoziazio eza, inprobisazioa eta planifikazio-falta nabariak direla» ere salatu dute.
Pasa den astean, Haurreskolak Partzuergoak familiei bidalitako gutun baten bidez haurren arretarako haurreskolak irailera arte ez zituela zabalduko iragarri zien. Ekainaren 8an, alarma egoeraren 3. fasean egon arren, haurreskolen irekiera baimendu zuen Lakuak, gelak hurrengo astelehean (22an) irekiko zirela iragarriz.
«Erabaki honekin, berriro ere, interes ekonomikoak jarri dituzte hezkuntza-komunitateko partaide txikienen, hezitzaileen eta, oro har, jendartearen segurtasunaren aurretik», azaldu dute sindikatuek.
«Pandemia egoeran hiru hilabete haurreskolara joan gabe egon diren haurren behar, osasun eta segurtasunari ez erreparatzeaz gain, Hezkuntza Sailak aldebakarrez hartu ditu erabakiak, alde sozialaren iritzia kontuan hartu gabe», salatu dute hiru sindikatuek.
Itzulera-plana
«0-3 zikloarekiko erakutsi duen mespretxuaren aurrean», Haurreskolak Partzuergoa osatzen duten langileek mobilizazioetara joko dutela jakinarazi dute. Zentzu horretan, Lakuari «haurren eskubideak erdigunean jarri ditzala eta Haurreskolak Partzuergoaren izaera pedagogikoa aitor dezala» eta «gaur aurkeztuko diguten itzulera-plana adostua izan behar dela» eskatu diote.
Sindikatuek proposatutako puntuen artean, «ikasturte bukaerarako prebentzio-plana», «haurrentzako egokitzapen aldia» edo «ratioen jaitsiera» nabarmendu nahi izan dute.

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doce menores, al hospital desde el aeropuerto de Loiu por una intoxicación alimentaria
