
Lakuako Segurtasun Sailak trafikoa zaintzeko eta arautzeko errefortzu berezia ezarriko du EAEren eta mugakide diren autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna berreskuratzean eta Ipar Euskal Herriko muga irekitzean.
Honezaz gain, Trafiko Zuzendaritzako 011 telefono bidezko arreta zerbitzuan ere langile gehiago jarriko dira eta etengabe emango da trafikoaren egoerari buruzko informazioa errepideetako tauletan eta Twitter, www.trafikoa.eus eta TrafikoaEJGV aplikazioaren bidez.
Horrela, ostiral gaueko 00:00etatik aurrera posible izango da Bizkaia eta Kantabria artean mugitzea, eta horren aurrean Segurtasun Sailak areagotu egingo ditu trafikoaren zaintza eta kontrola Kantabriarako mugan jarriko diren Ertzaintzako patruilen bidez (El Haya, Ugaldebieta).
Horrez gain, eta eremuko zirkulazioa arintzeko helburuarekin, Trafiko Zuzendaritzak garabi bat jarriko du ostiralean eta larunbatean Uriosten (suhiltzaile etxera sartzeko biribilgunean, A-8an 128. kp-an) eta igandean El Hayan (Covaroneko lotunean, A-8an, 138. kp-an), istripuren bat gertatzen bada ere istripua izan duten ibilgailuak ahalik eta azkarren erretiratu ahal izateko.
Bestalde, alarma egoera Estatuan igande gaueko 00:00etan amaituko denez, posible izango da EAE, Errioxa eta Nafarroa artean ere mugitzea, eta autonomia erkidego horietatik eta horietarako trafikoa areagotu egingo dela aurreikusi da. Bada, Ertzaintzak zaintza eta kontrola areagotuko ditu Armiñongo lotunean eta A-15ean.
«Hiru hilabete alarma egoeran egon ondoren eta mugakide diren beste autonomia erkidego batzuetara mugitzea debekatuta egon ostean, mugak irekitzen diren lehen asteburuan ibilgailuen joan-etorriak ugaldu egingo direla aurreikusten da. Hori dela eta, udako asteburu batean hartu ohi ditugun errefortzu neurrien modukoak hartuko ditugu», azaldu du Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak.
Azkenik, asteburu honetan Bidasoaren gaineko muga irekitzea ere aurreikusi da, eta ostiralerako mugaz gaindiko bilera bat antolatu da, Frantziako Estatuak proposatuta, muga irekitzeko ordua aurreratzeko aukera aztertzeko. Zirkulazioa leheneratzen denean, Ertzaintzak Behobiako eta AP-8 autobideko Irungo ordainlekuko trafikoa zaintzeko eta arautzeko lanak areagotuko ditu.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon



