Asier Garitano autokritika egiteko prest agertu da Celtaren aurka 6-0 galdu ostean igande arratsaldeko neurketan, ligako 30. jardunaldikoa. Zortzi norgehiagoka geratzen dira txapelketa bukatzeko eta ohartarazi du oraindik ez daudela matematikoki salbatuta.
«Oraindik ez dugu helburua bete eta honek guztiak min egin diezaguke», adierazi du Bergarako entrenatzaileak. Adierazi du Realaren aurka irabazi eta gero, ez erlaxatzearen garrantziaz hitz egin dutela egunotan, «baina ez badaukazu eduki behar den jarrera eta errekuperatzeko egun gutxi dituzunean, Celta bezalako talde batek» jipoitu egin zaitzakela azaldu du.
Era berean, lehen eta bigarren golekin nahiko haserre azaldu da. Murillok gola egin duen jokaldia «ikasita» zeukatela nabarmendu du eta ez zaio gustatu penaltia egiten bukatu duten jokaldia, bere ustetan, estrategia jokaldi batean ez nagusitzeagatik etorri dena.
Bi gol horiek jasota, Martin Agirregabiriaren kaleratzearekin neurketa «bukatu» egin dela azpimarratu du eta Rafinhak eginiko beste bi golekin, hurrengo neurketara begira jarri direla aitortu du.
«Guztia izan da txarra, ez garelako azaldu Lehen Mailako partidu batek eskatzen duen bezalako jarrerarekin. Ez duzu azalpenik aurkitzen», esan du entrenatzaile gipuzkoarrak. «Porrot handia da» eta «triste egotekoa da» moduko adierazpenak utzi ditu Balaidoseko prentsa aretoan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

