
Euskoaren erabilera errazteko asmoz, Euskal Moneta elkarteak Euskopay aplikazioa sortu du. Mugikorraren bidez ordaintzeko Ipar Euskal Herriko 100 saltokitan erabil daiteke sistema berria eta urtea bukatu aitzin 600 izatea espero dute.
Hori izan da elkarteak urte hasiera zinez berezi honetan egin duen ekarpen nagusia. Euskal Moneta elkarteak larunbat honetan bildu du bere urteko biltzar nagusian. 88 lagunek hartu dute parte bilkura horretan.
Sare sozialen bidez Euskal Monetak azaldu duenez, berdin elkarteko kidek zein gizarte edo erakundetako ordezkariek euskoa bultzatuz «Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago eraikitzeko engaiamendua» berretsi dute gaur egin duten bilkuran.
Euskopay app berriari dagokionez, elkarteak azaldu duenez tresna berriarekin ordainketak egitea askoz errezagoa izanen da. Erabiltzaileak bere kide zenbakiaren eta Euskokartako PIN kodearen bidez, mugikorreko Euskopay aplikazioa ireki eta saltzailearen kutxan QR kodea eskaneatu behar du.
Aitzinetik, beharrezkoa da Euskopay aplikazioa mugikorrean instalatzea. Play Store edo App Store-en sartuz, Euskopay idatzi behar da bilaketa barran eta instalatu baizik ez da egin behar.
Euskopay erabiltzeak Euskokarta berritzea ere eraginen du, hori nahi dutenentzat bederen. Karta berria Eusko TPE bat duten eta beren mugikorretan Euskopay aplikazioa telekargatu duten saltegi eta laborari etxeetan erabiltzen ahalko da. Finean, saltzaileek kartatik eskaneatu ahalko dute QR kodea.
Ekonomia berlokalizatuz lurraldearen garapena xede duen Euskal Elkarteak euskoa izeneko billete bidez hasi zen funtzionatzen 2013an. Lau urte berantago, Euskokarta sortu zuen Euskal Moneta elkarteak eta orain mugikorraren bidez ordaintzeko Euskopay aplikazioa jarri du abian.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo
