
Gizarteari lotzen gatzaizkion lekuak bizitzaren zentzuaren berri eman lezake. Joan Mari Torrealdai euskararen eta herriaren aldeko borrokatik lotu zaio herri izan nahi duen gutasun honi. Zehatzago esan, euskalgintza herrigintzaren eraikuntzaren erdigunean jartzetik. Eta hori du bere bizitzaren zentzua, bizi duen lekua.
Torrealdai hasiera berri bat da. 50eko hamarkadan, gerraosteko lugorrian, bide berri bat ekarri zuen belaunaldiko kide da. Etena eta segida, aldi berean, etorkizun bizigarri baten bide irekitzaile. Bide berriak, bide guztiak. Larrekoak eta noranahikoak. Bereziki noranahikoak. Herentziarik gabe jaio zen belaunaldi hark, tartean Torrealdaik, eskuzabaltasun osoz, baratze ongarritu bat utzi digu herentzian.
Torrealdai kontzientzia bat da. Kontzientziarik ez zegoen garaitik kontzientzia modan ez omen dagoen garai hauetarako irakaspen bat. Kontzientzia bat kate bati eusteko, lotzeko bezainbeste hausturak eragiteko. Berritzeko, berrasmatzeko. Garaiari erantzuteko. Kontzientzia bat auzien garrantziaz jabetzeko, egin behar denaren eta egiten ari garenaren garrantziaz ohartzeko.
Torrealdai konpromiso bat da. Erdigune ez ekidistante batetik, gizarte zibilean, euskalgintza beregainean eta profesionaltasun militantean sustraitzen dena.
Torrealdai taldetasun bat da. Besteekin lankidetzan jarduteko gaitasuna eta egitasmoak –egiturak, beti egiturak– sortu arteko onik eza. Oinarriak jartzen, aldamioak altxatzen hainbat eta hainbat egitasmotan. Eta bereziki Torrealdai Jakin da, eta Jakin bera ulertzeko moduak ahalbidetu dio beste mila egitasmotan eragiletzan aritzea.
Torrealdai galdera bat da. Zer da euskarak behar duena, zer da herri honek behar duena. Euskararen askatasuna eta bizia defendatzen eman du bizitza. Mundu propioa sortzen eta elikatzen. Geure baitakoak izan gaitezen, ez menpeko perpaus. Buru askiak eta askeak.
Torrealdai pribilegio bat da Euskal Herriarentzat. Sinbolo bat, jada: euskararen aldeko borrokagatik, borroka horrexegatik atxilotua izanagatik, torturatua, epaitua, epaiaren zain zazpi urte egon eta gero zorionez libre atera izanagatik. Sinbolo bat, ez ordainik ordaindu gabe, halere. Euskararen Amaiur honetan, Torrealdai gure lekua da.
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
«Vamos a tirar a dar», orden de la Ertzaintza en la Parte Vieja de Donostia
Rostros conocidos de todo el Estado exigen el traslado a Euskal Herria de los presos vascos
Cierre municipal total y encuentros de cuatro personas, sin adelanto horario en la CAV
.jpg)
¿Qué sabemos de la cepa brasileña de la que alerta Londres y ahora también Madrid?

Kafe-hondarrak abereentzako elikagai bihur daitezke? Ekonomia zirkularrak du erantzuna

‘One club men’, Athleticeko jokalarien kantu aldarrikatzailea ospakizunekin jarraitzeko
