
Biarrizko Portu Zaharreko hondartza, Miramarrekoa eta Hondartza Handiko sarrerak itxiak izango dira ostiralean eta larunbatean. Koefiziente altuen ondorioz (103 / 104) itsasoa asko igoko da itsasgoran eta hondartzetan ohikoa baino leku gutxiago izango denez seguratsun neurriak betetzea ezinezkoa izango dela iragarri dute Biarrizko Udaleko arduradunek.
Ostiralean arratsaldeko zazpietan izango da itsasgora eta hondartzetako sarrerak arratsaldeko lauetatik gaueko hamarretara itxiko dituzte. Larunbatean, ostera, itsasgora 19.50etan izango da, eta hondartzetako sarrerak arratsaldeko bostetatik gaueko hamaiketara itxiko dituzte. Hondartzen itxierak ez die eragingo kirola egiteko itsasoratu nahi duten herritarrei.
Euskaldunen Hondartzan ez dute neurri bera ezarriko, bestela ere itsasoak hondartza guztiz estaltzen baitu itsasgoran eta ez da batere hondartza eremurik geratzen. Marea koefiziente altuei ostiralean eta larunbatean espero den itsaskia gehitu behar zaie. Itsas iragarpenen arabera bi metroko olatuak izango dira, eta ondorioz, itsasoak eremu gehiago hartuko du, halakoetan olatuen joan etorria handiagoa izaten baita.
Ostegunean, esaterako, hondartza eremu oso txikia geratuko da itsasgoran, koefiziente altua baita, baina olatuak txikiak izango direnez itsasoak estaliko duen eremua ere apur bat txikiagoa izango da.
Biarrizko Udalak kaleratu duen idatzian ohartarazten duenez, «neurri hauek itsasoaren egoeraren arabera luzatu edo molda daitezke, eremuetako zaintza arduradunek beharrezko iritzi badiote».

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

