
Lakuako Kultura sailak sustatuta, eta ADDEk (Euskadiko Dantzako Profesionalen Elkartea) koordinatuta, Dantzan Bilaka jardunaldiek koreografian jartzen dute arreta eta azpimarra. Diziplina artistiko honetan «esparru bat zabaltzeko desiraz», esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen prozesuak partekatzea da Alondegian gaurtik aurrera eta igandera bitartean garatuko den programaren muina.
Ekimenak elkarrizketa erraztuko duen lan-testuinguru bat nahi du eskaini koreografia-sorkuntzaren alorrean hautatu diren pertsonen sorkuntza-prozesuak bultzatzeko, laguntzeko eta ikusarazteko xedeaz.
Orotara, bederatzi artistak beren sorkuntza koreografikoko lanak partekatuko dituzte eta zenbait formatutan aurkeztuko dira espazio ezberdinetan. Dantzan Bilaka-ren jarduerak urte osoan zehar luzatzen badira ere, azken jardunaldi hauekin itxiko dira, parte-hartzaileen aurkezpenekin.
Ana Buitrago sortzailea ‘Gorputz etena edo arretaren trazadurak’ proposamenarekin iritsi da Granadatik Bilbora; Thiago Granato brasildarra da, eta ‘Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?’ proposamenarekin dator; eta Carolina Mendonça, baita ere Brasiletik, ‘Sirenak’ eskainiko du.
Era berean, hamalaugarren edizio honetan, urtean zehar garatu dituzten lanak erakutsiko dituzte Leire Amonarrizek, Eneko Balerdik, Mar Garcia eta Gorka Pereirak, Gorka eta Nerea Gurrutxagak, Ziomara Hormaetxek, Amaiur Luluagak, Beatriz Setienek, Marina Suarez eta Maria Stadloberek, eta Olaia Valle eta Gilles Noëlek.

Los «gilipollas» del himno, el cabreo del PP y la derrota de la Guardia Civil

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

Aitzol Gogorza presoak askatasuna berreskuratu du 26 urteren ondoren

Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde
