
Lannemezango espetxetik atera den Frederic Haranburu ‘Xistor’ senperetarrari «ongietorria» eman dio EH Bai alderdiak komunikabideei igorri dien agiri baten bitartez. Espetxean 30 urte egin ostean, Xistorri eta haren senide eta lagunei «besarkadarik bero eta estuena» helarazi die EH Baik.
EH Bairen iritziz, «aurrerapauso politiko inportantea da» eta «Ipar Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak bultzaturiko gogoeta, ellkarrizketa eta ildo mobilizatzailearen ondorio zuzena» dela azpimarratu du. Haranbururen zein beste esukal presoen eskubideen defentsan egin diren mobilizazioei esker, «kolektiboki lortutako urratsa» dela dio Ipar Euskal Herriko alderdiak.
Ordea, Haranburu espetxetik atera izanak ez duela «salbuespen bat izan behar» ohartarazi du EH Baik eta honaino iristeko senpertarrak egin behar izan duen ibilbidea oroitarazi du: «Urriaren 27 arte, baldintzapeko askatasun eskari guztiak ezeztatuak izan zazikio, behin eta berriz, beti argudio politikoetan oinarriturik».
Amaitzeko, oraindik preso segitzen dutenak gogora ekarri eta mobilizatzen jarraitzeko deia luzatzen du alderdi abertzaleak: «Mobilizazioak bere emaitzak ekarri ditu eta horretan segitu behar dugu, Jakes, Ion, Unai eta azken euskal preso eta iheslari politikoak etxeratu arte!».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

