
'Haur eskoletan hezi, bizi eta lan euskaraz' leloa zuen pankarta erakutsi dute ehunka manifestarik ostegun arratsalde honetan Iruñeko Alde Zaharrean, Udal Enparantzatik abiaturik. Aurreko hilabeteotan egin duten bezalaxe (pandemia aurretik, otsailean jada Udal Plaza mukuru beti egin zuten), Navarra Sumak kudeatzen duen Udalak jada ezarritako eta aurrerantzean erantsi nahi dituen murrizketak gaitzetsi dituzte.
Urte hasieran esandakoari kasu eginez, hurrengo hiru urteetan zenbait eskoletan gaztelera euskararen ordez sartuz eta beste hainbatetan ingelesa erabiliz, euskarak egun duen presentzia galaraztea da Enrique Maya alkatearen helburua. Bere asmoa bururaino eramaten lortuko balu, egun euskaraz ikasi nahi duten %40aren aurrean %15era baino ez zen helduko Iruñeko Udalaren eskaintza.
Hamasei eskoletatik bakarrean izango litzateke murgiltze eredua, asmo hauek gauzatu ezkero.
Haurrek euskaraz ikasteko eskubidea ez ezik, irakasleek ere euskaraz irakasteko eskubidea dutela aldarrikatu dute manifestariek. Eta Iruñeko Udalaren jarreraz gain Nafar Gobernuak utzikeriaz jokatzen duela aipatu dute zenbaitek.
Euskalgintzako ordezkari ugarik bat egin du protestarekin, esaterako Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.
Iruñeko haur eskoletan hezi, bizi eta lan egin #euskaraz! pic.twitter.com/swz6mZKKdM
— Agurne Gaubeka (@gaubeka) December 17, 2020

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
