Amagoia Bilbao

Azalorea piper gorri saltsarekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, 2 piper gorri, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat ozpin, eguzkilore haziak, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2      

1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari  eta gatza  berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.
3. Piperrak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu.
4. Piperra zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu.
5. Piperrak, baratxuria, ozpina eta olio zurrusta bat irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
6. Plateretan azalorea jarri eta atera saltsa aparte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, tipula erdia, baratxuri ale bat, piper gorri bat, 2 piper txorizero, 300 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Piper txorizeoak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi.
3. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Piperrak gehitu eta erregosi.
5. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Azalorearen gainetik bota.