Eider Eibar: «Izugarri gozatu dut marrazki hauek egiten»

Eider Eibar ilustratzaileak argitaratu berri du 'Ez dakit marrazten' album ilustratua. Aspaldiko partez arkatza eta akuarelak eskuetan hartuta, irakurleak barruan daraman marrazkilaria deskubritzeko gonbita egiten du bertan.

Audio_placeholder

Eider Eibar: «Izugarri gozatu dut marrazki hauek egiten»

Loading player...
'Ez dakit marrazten'
'Ez dakit marrazten'

Marrazkilariek beren ofizioaren berri emateaz bat, ia automatikoki entzun behar izaten dute parean dutenaren ahotik «nik ez dakit marrazten!», aitorlekuan gabezia barkaezin bat botatzen duenaren gisan.

esaldi hori, atzean gordetzen duena, edo gorde dezakeena hartu ditu Eider Eibar ilustratzaileak bere azken proiekturako, eta gabeziatik abiatutako esaldiari proposamen eraikitzaile bat eskaintzen dion istorio bat sortu nahi izan dio.

Helburua «ez dakit» horretatik abiatu, eta irakurleak bere baitan duen marrazkilaria azaleratzea da. Gozamena eta asmatu ezina biak izan ditu bidelagun sorkuntza lanean. Ilustratzaile gisa, sekulako gozamena izan da marrazki hauek egitea, aspaldian bazter utzitako koloretako arkatz eta akuarelak eskuetan hartzeko parada eskaini diolako. Hitzarekin etorri dira ezinak eta borrokak. Ilustratzaileak ere izan du une batean edo bestean «ez dakit idazten» oihukatzeko tentazioa. Zailtasunak gaindututa ordea, pozik dago emaitzarekin, eta irakurleak ere bide bera egitea da album ilustratu honen helburua.