
Ostegun honetan saskibaloiko goi-mailako neurketa jasotzekoa zen Gernikako Maloste kiroldegia baina azkenean atzeratu egin da Lointek Gernika Bizkaia eta Perfumerias Avenida taldeen arteko norgehiagoka.
Hasierako baten atzerapenaren arrazoirik zabaldu ez bada ere, asteazken arratsaldean talde bizkaitarrak ohar ofiziala atera du eta bertan zehaztu duenez, covid-19 kasu positibo bat atzeman dute PCR probetan, eta hargatik adostu dute talde biek neurketa atzeratzeko erabakia.
«Lointek Gernika Bizkaiako lehen taldeko kide batek covid-19an positibo eman du atzo –asteartean– egindako PCR probetan. Kide hau asintomatiko dago, etxean bakartuta eta osasun egoera onean», zehaztu du Gernika Bizkaiaren oharrak, kide horren izenik inondik ere aipatu gabe.
Behin positiboa ziurtatu denean, «erakundeen eta klubaren barne protokoloa jarraituz, lehen taldeko kidea bakartu da. Era berean, hurrengo orduetan Lointek Gernika Bizkaiako gainontzeko kideei PCR probak errepikatuko zaizkie», gaineratu du klub bizkaitarrak. Horren ostean erabakiko da Malosteko partida noiz jokatuko den.
Perfurmerias Avenida taldea Emakumeen Endesa Ligako liderra da, neurketa guztiak irabazi ditu (21) eta bizkaitarrak laugarren postuan daude, 14 garaipenekin, Salamancako taldeak baino neurketa bat gehiago jokatuta.
Lehen itzuliko norgehiagokan, urriaren bukaeran Salamancan jokaturikoan, 72-64 galdu zuen talde gernikarrak liderraren aurka ondo lehiatu ostean.
Bizkaitarrek Eurocupean maila ikusgarria erakutsi ostean, ligako azken neurketa urtarrilaren 29an jokatu zuten, Quesos El Pastor taldea erraz menderatu zuten orduan (57-80).

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

