
TMeLab Euskal Herrigintza Laborategiaren sortzaileak, Olaso Dorrea Fundazioak (ODF), webgunea, tuiter kontua eta Telesforo Monzonen 40. urtemugaren karietara prestatu dituzten hainbat ekimen aurkeztu ditu.
ODFko lehendakari Iratxe Arribillagak eta Bergarako alkate Gorka Artolak ODF eta Bergarako Udalaren artean sinaturiko hitzarmenaren berri eman dute. Horren baitan bisita gidatuak antolatuko dituzte pentsalari ospetsuaren jaiotetxera, Olaso Dorrera, eta Monzon-Ganuza Saria abiatuko dute.
Fundazioak bere webgune eta tuiter kontua ere plazaratu ditu (@DorreaOlaso eta olasodorrea.eus). Bertan bildu dituzte egitasmo guztiak, baita Fundazioarekin lotutako informazio guztia ere: fundatzaileak eta patronatua, jardun memoriak, dorrearen baliabideak, historia eta ondarea, eta Telesforo Monzonen bizia.
Monzon-Ganuza Saria, Libe Goñiri
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, Monzon-Ganuza Sariaren bidez, urtero bere bizi osoko lana Euskal Herriari, euskarari eta euskal kultura zein historiari eskaini dioten herritarrak omendu nahi dituzte, Telesforo eta Josefa senar-emazteen baloreei jarraikiz.
Monzon-Ganuza Sariak euskal artista gazteak sustatzeko balio nahi du. Horrela Saria urteko euskal artista gazte bati eskatuko zaio, horretarako ezarri diren oinarriei jarraikiz.
Aurtengo saria Libe Goñi Garate andereñoari emango diote, euskara, euskal kultura eta Euskal Herriari eskainitako bizi osoagatik. Lan asko egindakoa da Goñi kultura arloan, bai irakaskuntzan, baita euskal ohituren suspertzaile gisa ere, bereziki ikastolen bidez.
Oteitzan jaio zen 1947an. Bere gogoa herriaren eta euskararen alde zerbait egitea zenez, Magisteritza ikasketak amaitu ostean, irakasle praktikak egiten hasi zen Elbira Zipitriaren ikastolan, eta, batez ere, Karmele Esnalenean. Handik, Andoaingo ikastolako zuzendari lana betetzera joan zen. Baina, 1969ko otsailean, Guardia Zibila azaldu zen Lazkaon eta Iruñean bere bila, eta Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen, Luzaidetik barrena. Ipar Euskal Herrian irakasle lanetan aritu zen lehen andereñoa izan zen.
Ihesera bultzatu zuten horiek utzi zuten oraindik ere orbain irekirik bere bizitzan, 1985ean bere lehengusu Mikel Zabaltza desagerrarazi baitzuten.
Dorrea ezagutzeko bisita gidatuak
Bergarako Udalaren eta ODFren artean sinaturiko hitzarmenari jarraikiz, Olaso Dorrea ezagutzeko aukera izango da bisita gidatuen bidez, martxoaren 13tik aurrera. Monzonen jaio zen dorretxea barrutik ezagutu ahal izango da, baita bertan dauden artelanak, altzari zaharrak eta gordetzen dituen dokumentuak ere. Eskuragarri egon bezain laster, webgunean jarriko dute esteka, izena eman ahal izateko.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
