
Lewis Hamilton nagusitu Portugalgo Sari Nagusian, denboraldiko hirugarren lasterketan, eta lidertza sendotu du garaipen honekin. Sasoiko bigarren garaipena eskuratu du Mercedeseko pilotuak. Sailkapen orokorrean bigarren den Max Verstappenek (Red Bull) bukatu du bigarren lekuan Portimaoko zirkuituan eta hala, gertutik jarraitzen du Hamilton.
Igande honetako lasterketan Hamiltonen taldekide Valtteri Bottasek (Mercedes) osatu du podiuma zeinak itzuli azkarrenaren marka lortu du lasterketaren azken itzulian hain justu. Finlandiarra, Portugalen batu dituen 16 puntuekin, laugarren postuan kokatzen da sailkapen nagusian, 32 punturekin, hirugarren sailkatutik bost puntutara, hain zuzen ere.
Hala, pilotu ingelesa 69 punturekin dago sailkapen orokorraren lehen postuan eta Verstappen hiru puntura kokatzen da, denboraldi honetan bigarren aldiz bigarren bukatu ostean. Hirugarren sailkatua Lando Norris pilotu ingelesa da (McLaren), Portimaon bosgarren bukatu du lasterketa, Sergio Perez (Red Bull) mexikarraren atzetik.
Hurrengo asteburuan, maiatzaren 9an, jokatuko da Estatu espainoleko Sari Nagusia, Bartzelonako Montmelo zirkuituan, hain zuzen ere.

Sarandon se interesa por los presos vascos antes de los Goya: «Estaban en cárceles muy lejanas»

Condenan a dos años por golpear a su mujer al coronel responsable del polígono de Bardenas

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

EEUU e Israel atacan a Irán y dan por muerto a Ali Jamenei
