
Alex Sola eta Realaren arteko loturak 2024. urtera arte iraungo duela iragarri berri du klubak. Hasiera batean, bien arteko hitzarmena 2023ra arteko zen baina beste urte betez luzatzea erabaki dute bi aldeek.
Atzelaria bigarren taldearekin Bigarren Mailara igotzeko playoff-a jokatzen ari da –larunbatean Algecirasen aurka lehiatuko da Alonsoren taldea Almendralejon eta irabaziz gero, zilarrezko mailan jokatuko du datorren urtean–.
Pasa den urtean Numantzian jokatu zuen utzita –31 partidatan hartu zuen parte, horietatik 23 neurketetan hasieratik aritu zen– baina uztailean, denboraldiaren azken txanpan, lesio larri bat eduki zuen –eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen–. Hala, klubak iritzi zuen aurten onena bigarren taldearekin erritmoa hartzea izango zela. Martxoan hasi zen taldearekin entrenatzen eta apirilean bere lehen minutuak jokatu zituen.
Kontratu berritze honekin, klubak atzelari donostiarrarengan daukan konfiantza islatu nahi du. Duela lau urte debutatu zuen bigarren taldean eta lehen taldean duela bi urte egin zuen debuta, Realak Leganes 3-0 mendean hartu zuen norgehiagokan, hain zuzen ere, Imanol Alguacil entrenatzaile zegoela.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

