
Lau lekualdatze eta hirugarren gradu baten berri dakar ostiral honetan Espainiako Espetxe Zuzendaritzak egindako iragarpenak. Bost euskal presori eragiten die, beraz, jakinarazi denak.
Albiste nagusi bezala, Castellóko kartzelan ziren bi euskal presoak hortik aterako dituzte, eta erabaki horrekin Mediterraneo aldean diren espetxeetan ez da aurrerantzean euskal espetxeratu politikorik izango, aurretik jada Albocasser, Villena, Picassent eta abar hustu egin zirelako.
Zehatzago, Pedro Cano Castellótik Logroñora lekualdatuko dute, eta Orkatz Gallastegi, hiriburu horretatik Salamancako Topasera.
Bi Euskalherriratze gauzatuko dituela erantsi du Espetxe Zuzendaritzak. Batetik, Raul Fuentes Kantabriako Duesotik Martutenera ekarriko dute. Bestetik, oraindik prebentibo egoeran den Gaizka Artorkizaga Madrilgo Soto del Realetik Basaurira lekualdatuko dute (Valentina Moriselirekin batera atxilotu zuten Astorkizaga eta honen Euskalherriratzea duela aste batzuk iragarri zuten).
Honezaz gain, hirugarren graduan sailkatuko dute Olga Comes, Iruñeko espetxean den presoa. Lehen gradutik bigarrenera euskal preso ugari pasa dituzte azken hilabeteotan, baina bigarrenetik hirugarrenerako urratsa gutxitan ari da ahalbidetzen Espetxe Zuzendaritza.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
