
Komunikabideetara igorritako ohar baten bidez eman du Biolan Health enpresak SARS-CoV-2 birusa detektatzeko antigeno test azkar honen balioztatzearen berri.
PCR probak egiteko laginak nasofaringetik hartzen diren bitartean, antigeno test hauentzako nahikoa da sudurretik bertatik hartzea. Zamudion egoitza duen enpresaren esanetan, hori «abantaila argia» da erabiltzailearentzat, ez baitu hainbeste molestatzen.
Biolan Health-en test azkarrak «emaitza fidagarria» bermatzen du 15-20 minututan, %96,5eko sentsibilitatearekin eta % 98,3ko espezifikotasunarekin, eta Osasunaren Munduko Erakundeak ezarritako irizpideak betetzen ditu.
Prozesuaren hasieratik amaierara arte
Enpresak hasi eta buka landu duen produktu bat da merkaturatu berri duten hau, prozesu osoa bere gain hartu baitute, hasierako garapenetik abiatu eta fabrikaziora arte.
Test berriak Europako Batzordearen ziurtagiria du, eta baita Sendagaien eta Osasun Produktuaren Espainiako Agentziaren fabrikazio- eta esportazio-lizentzia. Kalitate-estandarrak bermatzen dituen ISO 13485 ziurtagiria ere badauka.
Produktu berri honez gain, enpresak antigorputzak detektatzeko test serologiko bat merkaturatu zuen urte hasieran.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

