
Astearte honetan hedabideetara igorritako ohar baten bitartez ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Construcciones Moyua enpresako langile bat hil zen atzo, astelehena, Ormaiztegin.
I.S.A.-k 54 urte zituen eta lanaldia amaituta zendu zen. Lankideek kotxe ondoan aurkitu zuten gorpua, etxera itzultzeko arropa aldatzen ari zenean hil baitzen.
Beharginaren lankide eta gertukoei samina adierazteaz gain, ELAk adierazi du heriotza berri honek agerian uzten duela «lan-prekarietatearen hedapenak eragin berezia duea urtero lanean arrazoi ez traumatikoengatik (istripu kardiobaskularrak, infartuak, etab.) gertatzen diren heriotzen kopuru handian».
LABek ere, bere aldetik, gogor salatu du gertatutakoa: «Istripu ez traumatikoak ere lan-istripuak dira. Ez dira laneko orduetan kasualitatez gertatzen, ezta ausaz edo zorte txarragatik ere, patronalak dioen bezala. Ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira».
ELA sindikatuaren arabera, dagoeneko 40 dira aurten lanean hildakoak. Egun gutxiko epean bi dira, gainera, lan istripu ez traumatikoen ondorioz zendutakoak.
Ormaiztegikoaz gain, FCC eta Serbitzu enpresek osatutako Donostiako Garbiketa ABEE-ko beste behargin baten heriotzaren berri eman baitzen hilaren 13an. Gaur bertan jazotakoa gaitzesteko elkarretaratze bat egin dute.
«Ukaezina da lan-erreformek lan-baldintzak okertu dituztela, eta azpikontratazioa, besteak beste, langileen segurtasunaren kontura etekinak handitzeko erabiltzen dela», salatu zuen orduan ELAk.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani



