
Larunbatean Zierbenan jokatuko den Caixabank Masterseko play-offetako lehen partidak aldaketa nabarmenak jasango ditu. Nahiz eta hasiera batean Peio Etxeberria osatu zela zirudien, azkenean Zenotzeko aurrelariak ezin izango du jokatu eta bere lekua Unai Lasok hartuko du.
Baina horrez gain, Jon Ander Albisu ere ez dago jokatzeko moduan, eta bere ordez Ruben Salaverri arituko da. Laso-Salaverri II izango da beraz Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrenak osatutako bikotearen aurkaria.
Jaialdi hori larunbatean 17.30ean hasiko da, ETBk eskainiko du zuzenean eta aurreneko neurketan Dario-Larunbe Elordi-Elizegiren aurka neurtuko dira.
Play-offetako bigarren neurketan ez dago bajarik eta igandean, Zumaian, Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija neurtuko dira 17.00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan. Aurrez, Arteaga II-Elizegi eta Elordi-Erostarbe ariko dira nor baino nor.
Esku pilota profesionalak ostiral gauean ekingo dio asteburuari Gautegiz-Arteagan, Iker Irribarriaren berragerpeneko neurketarekin. Irribarriak Rezusta izango du atzelari Bengoetxea VI-Imazen aurka jokatzeko.
Irribarriari igandean beste partida bat ere jarri diote, Beloradon: Bikuñarekin berriz ere Bengoetxea VI-Imazen kontra.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
