
Igande hau egun handia da Donostian eta Euskal Herrian. Kontxako Banderak tiradizo handia du eta estropaden finalaren eguna makina bat aldarrikapen egiteko baliatu izan da azken urteetan. Horien artean dago Zubietako erraustegiaren aurkako protesta. Duela urtebete baino gehiago hasi zen zaborrak errausteko planta kea dariola, baina ohartarazi dutenez, «borrokak aurrera jarraitzen du».
Hala, aurten ere dozenaka lagun elkartu dira giza kate batean, «aldarri bera soinean, erraustegi toxikoaren aurka». Bakoitzak hizki bat eramanez denen artean `Erraustegirik ez´ leloa osatu dute.
Goizeko hamaiketan hasi da mobilizazioa, Alderdi Ederren. Jendez betetako Kontxako pasealekua zeharkatu eta udaletxe aurrean egin dute geldialdia. Hondartzara jaitsi dira ondotik, eguzkitan gozatzen ari ziren lagunen artetik pasatuz, aldarrikapena hedatzen.
«Erraustegia=klima aldaketa»
Pankarta gehiago ere bazituzten manifestariek. Horietako batek hala zioen: `Erraustegia=klima aldaketa´. Beste batek Donostiak 2020an biztanleko 255 kilo zabor sortu zituela eta `Gipuzkoako zabor txapeldun´izan zela zioen. `Kantauriko perlak´ urte berean 48.000 tona errefus sortu zituela ere salatu dute.
Protesta Kontxako hondartzan amaitu da, aurten iaz ez bezala publikoarekin –edukiera mugatua izan arren– egin den Kontxako Banderaren finalarekin bat eginez.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
