
Nazioarteko Eskubaloi Federazioak (IHF) hondartza eskubaloian jokalarien janzkeraren inguruko legedia aldatu du. Orain, azaldu duten legez, emakumeak ez daude derrigortuta bikinian jokatzera. Izan ere, orain arte bikinia ez beste janzkeraren batekin jokatuz gero, isuna jaso zezaketen jokalariek.
Halaxe gertatu zitzaion Norvegiako selekzioari Bulgarian jokaturiko Europako txapelketan. Prakekin jokatu zuten, aldarrikapen gisa, eta Nazioarteko Federazioak 1.500 euroko zigorra ezarri zion. Legedi hori «sexista eta deserosoa» zela adierazi zuten jokalariek.
Hala zioen orain arteko legediak: «Emakumeek bikini bat erabili behar dute, non goiko aldea kirol-bularretako bat izan behar duen, besoetan irekidurak dituena. Beheko aldeak ez du hamar zentimetro baino gehiago izan behar alboetan».
2022ko urtarriletik aurrera, ordea, legedian aldaketa emango da eta jada emakumeen janzkera ez da bikinia izango: «Emakumezkoen taldearen uniformea gorputzera egokitutako mahukarik gabeko kamiseta bat da, galtza motz estuak eta baimendutako osagarriak». Hau da, emakumeen janzkera aukerakoa izan daitekeela.
Norvegiako selekzioak eginiko aldarrikapenaren ondotik, Danimarkako, Islandiako, Finlandiako, Suediako eta Norvegiako kirol ministroek kirolariekin bat egin zuten. Nazioarteko Federaziora idatzi bat bidali zuten, jantzien araua aldatzeko presioa egiteko.
«Gaur egungo emakume kirolarien onerako ez ezik, kirolari guztiei, edozein genero edo jatorri dutela ere, kirolean jarraitzeko» ekintza izan zitekeela nabarmendu zuten idatzi hartan agintariek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
