Kantxan agintzen duenak...
Final gogorra espero dut. Bi pilotariak oso une onean heltzen direla uste dut eta, kantxan nork agintzen duen, kakoa hor egon daiteke. Biei gustatzen zaie erritmoa jartzea eta erasora jokatzea eta hor asmatzen duenak asko izango du irabazita, nahiz eta biek ere defentsa oso ona izan. Udan ere ikusi genituen elkarren aurka eta detaile txikiek garrantzia izango dute; nork asmatzen duen gehiago tantoak amaitzerako orduan, nola errestatzen duten... Biak oso konpletoak dira eta ondo moldatzen dira errestoan, baina, sakeak ondo erantzuten ez badituzu, salduta geratzen zara.
Gure aldetik Jokin ondo heltzen dela iruditzen zait. Behetik gora egin duela esan da; agian txapelketa hasieran ez zuen bere maila eman eta egia da Peioren aurka ez zela gustura sentitu, baina nik entrenamenduetan ondo ikusten nuen. Agian pixka bat lotuta aritu zen lehen bi partidetan, ez hain erasokor, aurkarien hutsen zain balego bezala; agintzea falta izan zitzaion agian, baina nik ez nuen inolaz ere gaizki ikusten, bera ere sekulako konfiantzarekin zen eta finalerdietan erakutsi zuen. Oso gaztea da oraindik, baina beste esperientzia puntu batekin ikusten dut Jokin. Asko ikasi du, bai galdutakoan bai irabazitakoan.

«Sánchez puede ganar las elecciones, pero tiene que explicar por qué quiere cuatro años más»
«Guretzat eztabaida da hezkuntza sisteman ze ratio egon behar diren»

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

Seaskak ez die utzi Hezkuntza Ministerioko ikuskatzaileei Larzabal kolegiora sartzen

