
Urriaren 15ean, Argentinako Servini epaileak Rodolfo Martin Villa espainiar Gobernazio Ministro ohia auzipetu zuen, 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta Iruñeko 1978ko sanferminetakoagatik, «gizateriaren aurkako frankismoaren krimenen» testuinguruan.
EH Bildu Araba taldeak mozioa erregistratu du gaur Batzar Nagusietan auzipetze hau babestea eskatzeko. «Mozioaren lehen puntuan ministro ohia Pedro María Martinez Ocio, Francisco Aznar eta Romualdo Barroso gasteiztarren eta German Rodriguez iruindarraren hilketengatik auzipetu dutela adierazten da, gizateriaren aurkako frankismoaren krimenen testuinguruan, eta Batzar Nagusiek auzipetze hori babestea eskatzen da», azaldu dute ohar baten bidez.
Era berean, espainiar Gobernuari eta Justizia Administrazioari ere zuzendu zaizkie, Servini epaileak emandako auzipetze-prozeduran «aktiboki parte hartzea» eskatuz. Mozioa Maria Servini epaile argentinarrari berari helaraziko zaio.
Ez da lehen aldia Batzar Nagusiek halako eskaera bat babesten dutena: 2014an, Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilaren Aldeko Plataformaren lana babesteko mozioa onartu zen, eta harrezkero, hainbatetan adierazi dute Batzar Nagusiek martxoaren 3ko Gasteizko biktimekiko elkartasuna.
Moziok, era berean «EAJk eta PSEk osatzen duten Gobernuak Frankismoaren Aurkako Arabako Kereila aurkezteari uko egin ziola» ekartzen du gogora, Servini epaileak Argentinan zabaldutako auzibidea babesteko modu gisa aurkeztu zena.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
