
Aurten ere Bizkaiko nekazariek ezin izango dute San Tomasen beraien azoka nagusia antolatu, horrek ekarriko dizkien kalteekin. Egoera horretan, Bilboko Konpartsek ez dute presentziarik izango Bilboko Areatzan: «Baserritarrik gabe, ez dugu ikusten egun horretan sukaldaritza eta kultur programaziorik antolatzea».
Konpartsek euren elkartasuna adierazi nahi diete «urte osoan zehar kalitatezko eta sasoiko produktuen ekoizle direnei». Ildo horretatik, Bilboko Konpartsek lehen sektorearen aldeko euren apostua berretsi eta ekarpen xumea egin dute. Horregatik, urtero San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.
«Etxaldeko Emakumeak baserritarren talde irekia da, landa eremuko emakumeekin eta elikadura burujabetzarekin bat egiten duena. Beraien lan filosofia agroekofeminismoan oinarritzen da, nekazaritza munduan feminismoa txertatuz», azaldu dute konpartsek.
Bestalde, konpartsek deitu dute babestera «jai herrikoiak, parte-hartzaileak, feministak, euskaldunak eta ekologistak zein lehen sektorea eta elikadura burujabetza, eta baita zerbitzu publikoak defendatzera ere». Izan ere, azaldu dutenez, «bertoko ekoizle txikien elikagaiak kontsumitzeak garrantzi handia izango du babesteko ingurumena eta gure inguruko herrietako bizitza sozio-ekonomikoa eta linguistikoa».

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
