
Bilboko Kafe Antzokia arnasten hasi den unean iritsi da itxieraren albistea. Izan ere, pandemiaren ondorioz, 18 hilabetez egon zen itxita Kafe Antzokia eta iragan den urrian ireki zituen ateak berriz ere. Hala ere, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban indarrean jarri diren neurri murriztaile berriek hala bultzatuta, antzokia berriz ere itxi egingo dute, NAIZi bertatik baieztatu diotenez. Izan ere, Lakuak ezarritako neurriek baldintzatuta Kafe Antzokia ez da errentagarria.
Oraingo honetan, urtarrilaren 28an, murrizketak amaitzen direnean, zabaltzea aurreikusten dute. Dena den, irekiera une horretan indarrean dauden neurrien araberakoa izango da. Hortaz, gerta liteke ere beranduago zabaltzea.
Kafe Antzokian 50 langilek egiten dute lan asteko 7 egunetan.
Bestalde, asteazken eta ostegun honetarako programatuta zeuden Los Zigarros taldearen kontzertuak 2022ko martxoaren 5 eta 6ra atzeratu dira.

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

«El lehendakari Urkullu debería leer mejor la historia del Gobierno Vasco»

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»
