
Aste honetan Gasteizko epaile batek langile publikoen hizkuntza eskakizunen gainean kaleratutako epaiaren aurrean desadostasuna agertu nahi dute Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak. Izan ere, epaiteak baliorik gabe utzi du euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez zuen bitarteko funtzionario baten kaleratzea, euskara ikastea «oso zaila» dela argudiatuta.
Erabakiak eragile ezberdinen haserrea sortu du eta «euskal hiztunen eskubideen aurkako botere judizialaren oldarraldiari batasunezko erantzuna emateko» deia egin dute. Horretarako, elkarretaratze bateratua antolatuko dute larunbat honetan, otsailak 5, 12.30ean Laudioko Herriko Plazan.
Eragile sozial eta politiko guztiei parte hartzera deitu diete, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak adierazpenak egingo dituela iragarri dute. Asteazken honetan ebazpenari buruz hitz egin zuen Bilbaok. Salatu zuenez, «botere judiziala hizkuntza politika nahierara arautzen hasia dela jurisprudentzia baliatuz».
«Hizkuntzaren normalizazio prozesuan herri gogo indartsua behar da, eta 2021ean herri gogor hori hainbat modutara atera da plazara, bai eskubideak aldarrikatzeko edo bidegabekeriak salatzeko, bai eta euskaraz bizitzeko nahia lau haizetara zabaltzeko», azaldu zuen. Asteburu honetan Laudioko plaza hartuko dute euskaldunen eskubideak aldarrikatzeko.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

