Ibai Aginaga Berangoko bizilaguna aske gelditu da gaur igandean, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra amaieraraino beterik.
Kartzelaldi honetan 18 urte eta erdi egin ditu preso. Berriozarren atxilotu zuten, 2003. urtean, Polizia espainolak eginiko sarekada batean, ETAko «Nafarroa komando»ko kidea izatea egotzita. Aurretik jadanik kale borrokari lotutako akusazioengatik atxilotua eta espetxeratua izan zen Aginaga, eta guztia kontuan harturik 21 urte baino gehiago egin ditu kartzelan.
Gatibualdi honen denbora gehiena etxetik mila kilometrotara eman behar izan du: Cadizeko Puerto de Santa Marian hain zuzen ere. Hortik Kantabriako Duesora lekualdatu zuten Andaluziako espetxeak husteko prozesuan, eta hemendik Basaurira ekarri dute azkenik. Honetan eman du azken urte erdia eta bertatik atera da.
EPPKko kide izan zen Aginaga baina duela zenbait urte Kolektiboa uzteko erabakia hartu zuen.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
