
Bi urtez behin egin ohi duten bezala, Astorek Aspe eta Baikoko pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu ditu Binakako finalaren atarian. Altuna-Martija eta Laso-Imaz, apirilaren 3an txapelaren lehian ariko diren pilotariak izan dira, Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrenarekin batera, modelo lanetan arituko direnak eta eurak izango dira, baita ere, elastiko hauek lehen aldiz jantziko dituzten lehenak.
Iñigo Unanue, Astoreren salmenta-koordinatzaileak aurkezpenean azaldu duenez, «jantzi jasangarria, funtzionala eta teknikoa egin nahi izan dugu, made in Basque Country, hau da, tokiko diseinatzaileek eginda, gertu fabrikatuta. Berritasuna estetikari dagokio. Zuriarekin jokatu dugu. Horrela, Baiko eta Aspe enpresen elastikoak bereizi ditugu goiko aldean. Baikoren elastikoak bi sorbaldak ditu zuri kolorekoak eta Asperena, ordea, zuria da sorbalda batean eta mahukan. Horrek bereiziko ditu txapelketetan zehar».
«Itxura retroa»
Arrasateko enpresaren arduradunen arabera, elastiko berriak, aurreko modeloa bezala, %100ean birziklatuta dagoen Dryshell ehun malguan eginak daude, plastikozko hamaika botilarekin. Kirol-patroiak jarraituz garatu omen da elastikoa, pilotariaren mugimenduak kontuan hartuz. Ebakiak ditu aldeetan elastikoa altxa ez dadin, eta mugitzeko askatasun osoa eta erosotasun handiagoa eskaintzen ditu. Halaber, «itxura dotoreagoa eta retroa» ematen dion lepo bat gehitu zaio.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
