NAIZ

Ukrainan berehalako su-etena exijitu du ezkerretik politikari eta aditu talde batek

Ezker munduan oihartzun handia duten adituen, agintari ohien eta politikarien zerrenda luze batek «benetako bake iraunkorra» ahalbideratuko lukeen Errusiaren inbasioaren amaiera eta Ukrainaren neutraltasuna aldarrikatzen du. Biharamunean herrialdea berreraikitzeko zorra kitatzea ere eskatzen dute.

Noam Chomsky filosofo estatubatuarra dago sinatzaileen artean.
Noam Chomsky filosofo estatubatuarra dago sinatzaileen artean.

Europako eta Amerikako politikari eta aditu talde batek Ukrainan berehalako su-etena, «benetako bake iraunkorra» eta herrialdearen zorra bertan behera uztea eskatzen duen manifestu bat argitaratu du.

Noam Chomsky filosofo estatubatuarrak, Jeremy Corbyn laborista britainiarren agintaria izan zenak, Rafael Correa Ekuadorreko presidente ohiak eta Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiak sinatzen dute, beste askoren artean, manifestua.

«Ukraina. Bakea orain!» leloarekin,  sinatzaileek Errusiaren inbasioak «ondorio izugarriak, heriotzak eta suntsipena» eragin dituela gogoratzen dute, milioika pertsona euren etxeetatik ihes egin behar izan dutela ahaztu gabe.

«Gerra areagotzen den bitartean, suntsidura nuklearraren arriskuak gora egiten du. Gerra honen ondorio ekonomiko eta sozialak nabarmenak dira Ukrainan, Errusian eta mundu osoan», gaineratzen du hainbat politikari europarren sinadura duen idatziak.

Negoziatzearen alde

Besteak beste, Pablo Iglesias Estatu espainoleko presidenteorde ohiak, Sinn Feineko ordezkari nagusi Declan Kearney-ek, Portugaleko Bloco de Esquerda-ko koordinatzaile nagusia den Catarina Martinsek eta Luigi De Magistris Napoliko alkate ohiak sinatzen duten manifestuak «berehalako su-etena» exijitu eta «benetako bake iraunkor baten aldeko negoziazioak» babesten dituzte, eta dei egiten diete NBEri eta nazioarteari «edozer akordio bermatzeko».

Idatziak ziurtatzen duenez, Ukrainako presidenteak, Volodomir Zelenskik, bakerako bi baldintza «beharrezkoenen zirriborroa egin du, hau da, Errusiako tropa inbaditzaileek alde egitea eta Ukraina herrialde neutrala bihurtzea eremu geopolitikoetan».

Hori dela eta, gobernuei eta komunikabideei «hizkuntza beligerantea» albo batera uzteko eskatzen diete.

Rafael Poch kazetariak, Vicenç Navarro soziologoak eta Federico Mayor Zaragoza UNESCOko zuzendari orokor ohiak ere sinatzen duten idatziak errefuxiatu oro hartzeko, jatorria kontuan hartu gabe, eta Ukrainako zorra kitatzeko dei egiten diote nazioarteari, eta herrialdearen eraikuntza betikoek ordain ez dezaten.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".