
1931ko apirilaren 14an, Eibar bigarren errepublika espainola aldarrikatu zuen lehen herria izan zen. Baina hiru egun geroago Azpeitiko Udalak adierazpen bat onartu zuen Euskal Errepublika aldarrikatuz. Zenbait udal euskaldunek ere bat egin zuten aldarrikapen harekin, esate baterako Zumaiak, Zestoak, Oriok, Hernanik, Bergarak, Bermeok, Markinak, Errenteriak eta Oñatik.
Adierazpen hori goraipatzeko, Naziogintza Taldeak Euskal Errepublikaren Eguna ospatu du larunbat honetan Azpeitian.
Ospakizuna 12.00etan hasi da Herriko plazan, elkarretaratze eta kalejira batekin. Ondoren, dantza eta bertso-saio egin dira Sanagustinen, eguna ekitaldi politiko batekin itxi aurretik.
Memoria historikoa berreskuratu eta Euskal Errepublikaren beharra azpimarratzeaz gain, omenaldi xumea egin zaie 1931ko apirilaren 17an mozio historikoa onartzeko ausardia izan zuten Azpeitiko 16 zinegotziei.

NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan, Luken Etxabe Naziogintza Elkarteko kideak Euskal Errepublikarn eguna ospatzeko arrazoiak azaldu zituan.
«Euskal errepublikaren aldarria ez da atzo goizekoa eta lorpena ez da bihar gauerako, bide luzea du egiteko. Eta ez da sari bat, premia da. Beharrezkoa da gure hizkuntza eta eskubideak bermatzeko, gizarte justu eta sozial bat eraikitzeko. Euskal errepublika lortzeko prozesu burujabea behar da», adierazi zuen.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
