Musukoa ez da derrigorrezkoa Ipar Euskal Herriko garraio publikoan astelehen honetatik aurrera, Gobernu frantsesak joan den astean adostu zuenez. Hego Euskal Herrian momentuz indarrean da babes neurri hau.
«Pandemia ez da amaitu, baina diagnostiko berriak murriztu egin dira», esan zuen iragan asteazkenean Olivier Véran Osasun ministroak.
Hala ere, neurri batzuei eutsiko diete, hala nola txertatuta dagoela edo osasun-zentro batera sartzeko test batean negatibo eman dela dokumentatzeko beharra eta koronabirusaz kutsatutakoentzako astebeteko berrogeialdiarena.
Osasun-establezimenduetan, farmaziak barne, musukoa derrigorrezkoa bada oraindik, nahiz eta martxoaren 14tik aurrera barruko gune gehienetan ez dela nahitaez erabili behar.

Health
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Science and Technology
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

World
Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Basque Country
Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Bizkaia