Iaz Euroliga eta Liga irabazita, falta zuen txapelketa eskuratu du Bidaideak Bilbo taldeak sekula jokatu ez duen final batean, ACE Gran Canaria taldeari Malagan 72-67 gailenduta. Talde osoaren lan eskergaren artetik, David Mourizen lana nabarmendu behar da, 25 puntu lortu baitzituen, tartean 7 hiru sartuta.
Finalerako bidea ere ez dute batere erraza izan bizkaitarrek, izan ere txapelketa hau 19 alditan irabazi duen Ilunion kanporatu baitzuten final-laurdenetan eta finalerdietan Mideba Extremadura, Ligako txapeldunordea.
Talde kanariarraren ibilbidea ez zen xamurragoa izan, lehenengo etxeko taldearen aurka aritu behar izan baitzuen eta Amiab Albacete, Ligako eta Eurocup1eko txapeldunak.
Así celebró @BilbaoBSR la victoria de la #CopaReyBSR tras ganar en la final a @admecony
— FEDDF (@FEDEDDF) May 22, 2022
El equipo vasco recibió el trofeo de campeones de manos de Enrique Álvarez, presidente de la @FEDEDDF
🏀🏀🏀#Baloncesto #basket @coachadri @Fvda_Keef @jazi131 @DavidMouriz pic.twitter.com/S16CAsOmU1
Hasi eta buka, aurretik
Finala oso partida orekatua izan zen, nahiz eta hasieratik hirugarren laurdeneko amaierara arte, markagailuaren agintea bizkaitarrena izan zen, alderik handiena 12 puntura artekoa izan zelarik. Azken txanpa horretan, ordea, kanariarren jokoa asko hobetu zen partida amaitzeko 1:50 falta zela partida berdintzeraino.
Unerik beroenetan Txema Avendañok asko asmatu zuen eta berak jarraian sartutako lau punturekin berriz ere ihes egin zuten markagailuan eta talde bizkaitarraren lehen Kopa Bilbora ekarri dute, 2019an txapeldun orde izan ostean.
PARTIDAKO FITXA:
72 - Bidaideak Bilbo (19+26+16+11): Manu Lorenzo (10), David Mouriz (25), Txema Avendaño (20), James McSorley (4) eta Luis Eduardo Jasso (13) –hasierako bostekoa–, Biel Carbo.
67 - ACE Gran Canaria (21+18+16+12): Jorge Sanchez (26), Luigi Makanbo (2), Arie Twigt (20), Jorge Salazar (13) eta Rose Marie Hollerman (6) –hasierako bostekoa–, Luis Roy.