
20tik 28ra ospatuko den Bilboko Aste Nagusiak baditu bere enbaxadoreak: Itziar Lazkano Setien eta Iratxe Palacios Gana aukeratuak izan dira, hurrenez hurre, 2022ko Pregoilari eta Txupinera izateko.
Itziar Lazkano aukeratu du Bilboko Jai Batzorde Mistoak abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko. Ospe handiko aktore eta zuzendaria, ‘Bilboko Ospetsua’ ere badena, pregoilaria izateko aukeratua izan da bere ibilbideagatik eta arte eszenikoen eta kulturaren zabalkunderako Bilbon eta Bilbotik egindako ibilbide eta ekarpenagatik.
Portugaleten 1957an jaioa, antzerkian ondutako aktorea da, Euskal Herritik kanpo ere hainbat ikuskizunetan aritua, hainbat sari jasotakoa da, aktore zein zuzendari lanengatik.
Era berean, 2022ko Aste Nagusiari hasiera emango dion txupina jaurtitzeko ardura izango duen Txupinera Iratxe Palacios izango da. Tintigorri konpartsako kidea da, hura izan baita zozketan aurtengo Txupinera izendatzea egokitu zaion konpartsa.
1986an jaiotako Bilbotarra eta Txurdinagako bizilaguna da administrari eta tabernari gisa lan egiten duen Iratxe. «Oso langilea izateaz gain, Iratxe salsera da eta zinean edo telebistan figurante gisa azaltzea du gustuko», azaldu dute Bilboko Konpartsek.
Bilboko Aste Nagusia forma hartzen do. Joan den astean iragarri ziren lehenengo kontzertuak.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»
