
Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenari kontua itxi dio Twitterrek. Ez dute argi zein izan den horretarako arrazoia, baina sinadurak biltzen hasi dira sare sozialari eskatzeko kontua berriro irekitzeko eta baita «adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak errespetatzeko» ere.
Mota guztietako pantailetan (telebista, zinema, streaming plataforma, sare sozial nahiz bideo-joko) euskararen presentzia biderkatzearen eta euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzearen alde ari da lanean Pantailak Euskaraz mugimendua. Joan den asteartean, urriak 11, kontu guztiak hackeatu zizkieten: posta, twitter eta youtubeko kontuak, eta Netflix Euskaraz eta Zinema Euskaraz kontuak ere bai.
Hacker bat
Pantailak Euskaraz-eko kideek NAIZi azaldu diotenez, bai youtubeko kanalean bai Twitterreko kontuetan kriptotxanponen inguruko mezu eta bideo pila bat agertzen hasi ziren ingelesez. Pirata informatiko bat sartu izanen zitzaiela abisatu zieten eta mezu horiek denak ezabatu, kontu guztiak itxi, eta pasahitzak berrezarri zituzten. «Konpondutzat eman genuen arazoa eta asteazkenean dena normal zebilen».
«Baina ostegun gauean Twitter kontua itxi ziguten. Ez dugu garbi horren arrazoia. Esan digutena da balitekeela Twitterrek hackerren mezu arraro horiek desegokitzat jo izana eta horren ondorioz itxi izana kontua. Baina ostiraletik ari gara Twitterri kontua berrezartzeko eskatzen eta erantzuna beti da berdina: ‘Arau hausteagatik kontua itxia duzuela berresten dizuegu’».
Horregatik, sinadura kanpaina abiatu dute astelehen eguerdi honetan, Twitterreko kontua berreskuratzeko asmoz.

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor
