
«Sektore publikoan enplegu duina, eros ahalmena bermatu, berton erabaki» lelopean LAB sindikatuak hamarnaka mobilizazio egin ditu Hego Euskal Herriko lantokietan. Xabier Ugartemendia Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkariak Bilbon azaldu duenez, kalera atera dira «langile publikook geure lan baldintzak hemen erabakitzea, erosahalmena bermatuta izatea eta enplegu duina nahi ditugulako».
LABek ohar batean salatu duenez, «Madriletik inposaketa baino ez dator, eta gure erakunde publikoak oso eroso daude inposaketa horiek aplikatzen. Baina Madrili men egite horren atzean, gure erakunde publikoko agintariek berton negoziatzeko duten borondate falta ezkutatzen da».
«EAEko zein Nafarroako gobernuek, aldundiek, udalek eta beste hainbat erakundek ez dute langileekin ezer adostu nahi. Lan baldintzak inposatzea da nahi dutena. Nahikoa da! Euskal Langile publikook geure lan baldintzak berton negoziatzeko eskubidea dugu. Entzun dezatela argi eta garbi gure agintari politikoek», gaineratu du.
Sindikatuaren esanetan, bertan negoziatu nahi dute «geure enplegua hobetzeko eta egonkortzeko; erosahalmena bermatzeko; zerbitzu publikoak ez pribatizatzeko eta ez murrizteko, indartzeko baizik. Hau da, benetan kalitatezko zerbitzu publikoak izateko».
Dioenez, «LAB enplegu eta zerbitzu publiko duinak lortzeko borrokarekin konprometituta dago, eta hauek defendatzeko borrokarekin jarraituko du. Dei egiten diegu gure erakunde zein alderdi politikoei konpromiso berdina hartu ditzaten, eta langile publiko guztiei helburu hauen aldeko borrokara batzeko»

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
