
Bakerako Jurisdikzio Bereziak (JEP) Kolonbiako Armadako 16 ofizial ikertzeko eskatu du, talde paramilitarrekin lotura izan dezaketelako. Dirudienez, FARC eta EPL gerrilletako kide ohiak Autodefentsei batzea ahalbidetu dute militar hauek.
Ikertu nahi diren militarren artean daude Rito Alejo del Río, 1996tik 1997ra brigadako komandantea izan zena eta 2012an 25 urteko kartzela-zigorra ezarri ziotena Marino Lopez buruzagi soziala hiltzeagatik, eta Leonardo Barrero, Indar Armatuen komandantea izan zena 2013 eta 2014 artean. JEParen ustez, Barrero paramilitarren eta Armadaren arteko lotura gisa aritu da.
Auzitegi honen arabera, segurtasun indarretako goi agintarien «permisibitatea» izan da Kolonbiako mendebaldean dagoen Uraba eskuadroi paramilitarrak indar gehiago izatea ahalbide duena.
Salaketak dozenaka dokumentu eta deklaraziotan oinarritzen dira, horien artean 'Otoniel' berarenak. Paramilitarren beste buruzagiek ere, haien artean Elkin Casarrubia, 'El Cura' ezizenekoa, gerrillak utzi ondoren halako talde armatuetan nola sartu ziren aitortu dute. Azken honek adierazi zuenez, bide hori Kolonbiako militarren adostasunarekin egin zuen.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
