
Alaitz Melgar Agirre irakasle barakaldarrak irabazi du 2023ko Tene Mujika beka bere amama zenaren bizitza ikertzeko helburua duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek eta, aurten aurkeztutako proiektuen artean Melgarrena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, prentsa ohar bidez adierazi dutenez. Melgarrek urtebeteko epea izango du lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.
Azaldu dutenez, Melgarren amona, Josefa Aguirre Echeverria, 1927an jaio zen Azpeitian. «Etxe pobreko garaiko neska asko bezala, neskame joan zen gaztetxoa zela, Donostian etxea zuten espainiar aristokrata batzuen etxera», jakinarazi dute. Garaiko euskal emakume askok partekatutako bizipenak izan ziren Josefa-renak, baina istorioak ezohiko osagaiak ere badituela nabarmendu dute: «Ingalaterrara lanera joan izana, haurdun geratzea ezkondu gabe eta krisi mentalek psikiatrikora eramatea».
«Isilpean geratzen direnak argira ekarri nahi ditu haren iloba Alaitz Melgar Agirrek, bere partikularrean balio unibertsala ere hartu nahi duen ikerlan honen bidez», nabarmendu dute.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
