
Avironek puntuak batzeko aukera aparta galdu du Perpinyan. Talde kataluniarra sailkapeneko azken postuetan dagoen arren, baionarrek ezin izan dute ezer eskuratu (34-27). Eskura zeukan bonus puntuak ere ihes egin die azken minutuetan eta esku hutsik itzuliko dira Euskal Herria.
Avironek lau entsegu jaso ditu lehen zatian eta maldan gora jarri zaio partida. Hala ere, bigarren zatian estutzea lortu dute eta 28-27 hurbildu dira sailkapenean. Baionarrak partidari buelta emateko zorian izan dira, baina puntuak egitea lortu duen talde bakarra etxekoa izan da. Bi zigor kolpe gauzatu dituzte eta garaipena eskuratu dute. Porrot mingarria jaso arren, lapurtarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute.
Pro D2 mailan, berriz, Biarritzek azken postuan dagoen Massy gainditu zuen ostiral iluntzean Agileran. 38 eta 19 irabazi zuten eta igoera fasea jokatzeko aukerak mantentzen dituzte.
Eibar taldeko emakumeak ere garaipen batekin berrabiarazi dute txapelketa. Azken asteetan geldirik egon da Iberdrola Liga eta sailkapeneko hirugarren postuan zetorren El Salvador indartsua mendean hartu dute etxean. 40 eta 12 irabazi dute Unben jokatutako partidan.
Ohorezko Mailan ez da jardunaldirik izan. Ordiziak eta Gernikak hurrengo asteburuan jokatuko dute bigarren itzuliko partida.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
