
Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko alkate 2023-27 legegintzaldian. Asteazken eguerdi honetan egin den osoko bilkuran aukeratu dute EH Bilduren hautagaia, bere alderdiaren bost zinegotzien eta Guzan plataformako lau ordezkarien aldeko botoekin. EAJren zortzi zinegotziek aurka bozkatu dute.
Guzan plataformako Xabier Ortuzar izango da lehen alkateordea. Osoko bilkuran, halaber, Victor Uriarteren (EH Bildu) zinegotzi kargua hartzea onartu dute.
Nemeh-k Asier Larrauri ordezkatuko du Bermeoko Alkatetzan, izan ere honek dimisioa aurkeztu zuen ekainaren 19an, auto istripua izan eta alkohol proban positibo eman ondoren.
Alkate berriaren lehen hitzak Larraurirentzat izan dira. «Ohore bat kargua hartzea, baina ezin ditugu ahaztu azken asteotako momentuak. Asierren lanaren seme-alabak gara. Niretzat ez da lankide bat bakarrik, neba bat da, eta anaia bat bidean erortzen bada, lepoan hartu eta segi aurrera. Bermeotarrez esaten den bezala, ‘asko gutsut’, Asier», esan du.
Era berean, xenofobiaren aurkako mezua helarazi du. Izan ere, «batzuei ez zaie asko gustatu emakume palestinar bat» alkate izatea, eta «faxisten haserrea» nabarmendu du. «Zer da bermeotar izatea? Bada, bermeotarra herria maite duen pertsona da, eta nik asko maite dut Bermeo», nabarmendu du, eta «herri euskaldun eta feminista bat» eraikiko duela iragarri du.

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

Lula cierra la puerta a la ultraderecha y vuelve a ganar en Brasil
