
Bi hamarkada luzez espetxaldia jasan ostean, igande honetan Auzitegi Nazionalak ezarritako kondenaren azken eguna bete du Joseba Segurola Beobide urretxuarrak, Etxeratek NAIZi baieztatu dioenez, eta ondorioz ez da espetxera itzuli beharko.
Zigorraren azken zati hau hirugarren graduan eman du Segurolak, Lakuako Gobernuaren Justizia sailak onartuta, Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak hala proposatu ondoren.
Joseba Segurola Beobide preso politiko urretxuarra aske geratu da 20 urteko espetxe zigorra bete ostean. 3. graduan jarri zuten 2022ko martxoan eta 2022ko ekainetik etxean preso zegoen. Ongi etorri Joseba #batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) July 9, 2023
Murtzia, Burgos, Donostia
Aurretik lehen gradutik bigarrenera pasa zuen Gobernu espainolaren menpe den Espetxe Zuzendaritzak, 2021. urtean hain zuzen ere, eta une berean Euskal Herriratzeko erabakia iragarri zuen, Burgosetik Donostiara.
Gaztelara ekarri ostean Murtziako espetxean gatibu izan zuten Joseba Segurola ‘Pifo’, etxetik ia 1.000 kilometrotara.
Berriozarren atxilotu zuten Urretxuko bizilaguna, 2003. urteko uztailean, «Nafarroa komandoa» berrosatu nahi izatearen akusaziopean, eta geroztik egon da espetxe zigor hau betetzen. 24 urte zituela eraman zuten; 44 ditu orain.
Nafarroan izandako atxiloketa hau ez zen berarentzat lehena izan, aurretik Ertzaintzak eraman egin zuelako, kale borrokako akusazioak zirela medio, 2001. urtean. Bi urteko zigorra ezarri zion orduan Espainiako entzutegi bereziak.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
